Etxelaia eta LKS Krean enpresek Athletic Club Fundazioaren Babesle Handiak gisa sinatu dute
Bi enpresa berrik, Etxelaiak eta LKS Kreanek, Athletic Club Fundazioarekin bat egin dute azken egunetan. Horrela, gure erakundearen parte izatera pasatzen dira, eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten dute.
Lehenengoa, Etxelaia, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erdian dagoen etxe berezi bat da. Etxe horren alokairua ostatu hartzeko zein ekitaldi sozial edo korporatibo bat antolatzeko eskaintzen da. Juan Aldamizek, Etxelaiaren ordezkari gisa, Juan Carlos Ercoreca Fundazioko presidentearekin lankidetza sinatu zuen.
Mondragon Taldearen barruan, LKS Krean, proiektu integralak lantzen dituzten ingeniari, arkitekto, prozesu industrialetan aditu, urbanista, paisajista, diseinatzaile, ekonomista, soziologo … talde bat da. Jon Berbelek eta Patxi Larizgoitiak, LKS Krean ordezkatuz, sinatu zuten akordioa.