Zehazki, Fundazioak eskaintzen duen jarduera katalogo zabalaren barruan, Derioko Udalak honako ekitaldi eta ekimenen inguruko interesa adierazi du: Thinking Football Film Festival jaialdia, Irakurketa Tailer eta Klubak, Bertsoderbiaren edizio bereziak, Adingabeen Babesaren inguruan teknikari zein familia eta haurrei ematen zaien prestakuntza, Nutrizioari buruzko mintegiak, Kirol Psikologia arloko Prestakuntza, Hirugarren adinerako ergonomia saioak, eta Fundazioko Ongilearen figurarekin erlazionatutako beste onura batzuk. Era berean, Fundazioak eta Derioko Udalak zeharkako beste lankidetza-bide batzuk aztertu nahi dituzte, Fundazioarekin lan egiten duten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteentzat ere onuragarri izateko.
Derio, Fundazioarekin bat egin duen lehen udala
Zeharkako lankidetza-eredu bat aztertzeko ekimen aitzindari bat jarri da martxan, eta nahi duten udalek har dezakete parte
Derioko Udala izan da Athletic Club Fundazioarekin bat egin duen lehen udala. Honen bidez, zeharkako lankidetzarako eredu berri bat landu nahi da. Esther Apraiz, Derioko alkatea, Nekane Aiarza, alkateordea, eta Aitor Elizegi eta Juan Carlos Ercoreca, Athletic Clubeko eta Fundazioko presidenteak, Ibaiganen egon dira hitzarmena sinatzen. Derioko Udalak Ongile gisa sinatu du, eta Fundazioari gizartea hobetzeko lanean laguntzeko konpromisoa hartu du. Ideia da Bizkaiko gainerako udalek ere aukera izatea ekimen honekin bat egiteko. Guztion ongizatearen eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde lan egitea da Fundazioaren asmoa.
Ekimen berri honen helburua Fundazioaren eta udalen arteko akordio horiek nolabait ofizial egin eta zabaltzea da; horrela, Fundazioaren gizarte-, ingurumen-, kirol- eta kultur ekimenak udalerri horietan garatu ahal izango lirateke.
Kategoriak: Fundazioa.
Erlazionatutako berriak
Kultura
Fundazioa
Kultura
"Copa 71", Thinking-eko 2024ko Publikoaren Saria
Ahanzturan eroritako emakumezkoen lehen futbol mundialari buruzko istorio sinestezinak onespen gorena lortu du Athletic Clubeko XII. zine-jaialdian J[...]
Fundazioa
AMIC ATHLETICZALE elkartasun kanpaina
Klubak, materialaren dohaintza instituzionalaz gain, athleticzale familia DANAk suntsitutako Valentziako hamaika klub ez-profesionalen AMIC izatera an[...]
Fundazioa
Inklusioa
Abian da LaLiga Genuineko denboraldi berria
Aurten ere, adimen urritasuna duten pertsonentzako futbol liga ofizial honen azken fasea Lezaman izango da Athletic Club Fundazioak, gure Genuine [&he[...]