Athletic Fundazioak eta Retina Euskadi Begisare elkarteak ikusmeneko gaixotasun arraroak ikusgai jarri dituzte
Joan den urriaren 27an eta azaroaren 10ean Retina Euskadi Begisare elkarteak eskainitako prestakuntza-jardunaldiak izan ziren San Mamesen.
Jardunaldi horietan, Erretinako Herentziazko Distrofiekin zerikusia duten hainbat gaixotasun ikusarazteko beharraz aritu ziren. Erretinaren alterazio handia eragiten duten jatorri genetikoko gaixotasunak dira.
Jardunaldiak herentziazko gaixotasun arraro eta diagnostikaezin horiek dituzten pertsonekin harremanak izan ditzaketen Athletic Clubeko kolektiboentzat izan ziren. Athletic Clubeko dendetako langileek arreta handiz hartu zituzten Begisareko arduradunek eskainitako erakusketa guztiak, eta prestakuntza teorikoa zein praktikoa osatu zuten, 3D aplikazioak ikusiz, horretarako jarritako hainbat gailurekin.
Ildo horretan, eta datu garrantzitsu gisa, garrantzitsua da gogoratzea IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria sortu dela ikusmen murriztutako pertsona gisa identifikatu nahi den ikusmen-desgaitasuna duen pertsona ororentzat.