Athletic Club Fundazioak Aste Santuko Campusaren lehen edizioa jarri du martxan, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta
Udako Campusarekin eta Gabonetako Campusarekin batera, Athletic Club Fundazioak Aste Santuko lehen campusa martxan jartzea erabaki du; apirilaren 14tik 18ra izango da, Lezamako instalazioetan. Pazko asteartetik larunbat eguerdira arte, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek futbolaren munduan eta Athleticen filosofian sakontzeko aukera izango dute. Programatutako jardueren artean: jokalarien bisita, Ibaigane eta San Mamesera txangoak, Baratze Baserri Eskolara irteera eta askotariko jokoak.
Plazak mugatuak dira eta izena emateko hemen egin daiteke. Publiko ororentzat prezioa 245 eurokoa da. Athletic Clubeko bazkideentzat eta Athletic Fundazioaren Club Athletic txartela dutenentzat %10eko beherapena aplikatzen da.