Fundazioak abenduaren 11an Donostiako Kursalen ospatutako “Bikain Galan” OINARRIZKO ZIURTAGIRIA eskuratu du
Athletic Club Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzak, EUSKALITekin batera, sustatzen duen “BIKAIN Kalitate Linguistikoaren Ziurtagiria” lortu asmoz, azaroan ebaluazioa jasotzeko eskaera luzatu zion jaurlaritzari.
Zehazki, martxoan hasitako prozesuak fase ezberdinak izan ditu, hurrenez hurren bilera informatiboa, programan parte hartzeko erabakia, aurre-diagnosia, hobekuntza ekintzak, ebaluazio eskaera, kanpo ebaluatzaileen ebaluazioa, emaitza eta azkenik abenduaren 11an Donostiako Kursalen ospatutako “Bikain Galan” OINARRIZKO ZIURTAGIRIA eskuratzea. Saria Igor Arenazak jaso zuen Fundazioaren izenean.
Horrelako errekonozimenda euskarari bultzada ematen jarraitzeko eta hobekuntza etengabearen bila urrats sendo eta posibleak emateko motibazioa da.